Bizkaiko trinketista onenak lehiatuko dira gaur Abadiñon

Anboto 2012ko abe. 27a, 11:19

Bizkaiko Trinkete Txapelketako nagusien finala Rober Uriarte abadiñarrak eta Mikel Gonzalez berriztarrak jokatuko dute.

 

Bizkaiko Trinkete Txapelketako nagusien finala Rober Uriarte abadiñarrak eta Mikel Gonzalez berriztarrak jokatuko dute.

 

 

Gaur, abenduak 28, Bizkaiko Trinkete Txapelketako finalak jokatuko dituzte mailaz maila Abadiñoko Tornosolo trinketean. Finalak buruz buru dira eta 17:30ean hasiko dira. Lehenengo kadete mailako finala jokatuko dute; ondoren gazteen mailakoa eta, amaitzeko, nagusien mailako biak erabakiko dira.

 

 

Kadeteetan Arkupe taldeko Esain eta Ereño usansoloarra neurtuko dira; gazteetan Uribe leioarra eta Etxebarria. Nagusien bigarren mailako txapela Markina eta Gomez igorreztarren artean egongo da. Azkenik, nagusien lehenengo mailako finala Rober Uriartek eta Mikel Gonzalezek jokatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!