Lejarreta kolpatu zuenak positibo eman du, medikamentuengatik izan daitekeen arren

Anboto 2012ko abe. 19a, 11:13

Ertzaintzak jakinarazi du positibo eman duela estupefazienteen proban. Hala ere, sustantzia hori bateragarria izan daiteke medikamentuekin eta analisi berriak egingo dizkiote

Ertzaintzak jakinarazi du estupefazienteen proban positibo eman duela. Hala ere, sustantzia hori bateragarria izan daiteke medikamentuekin eta analisi berriak egingo dizkiote.

 

Domekan Iñaki Lejarreta harrapatu zuen auto gidariak positibo eman du estupefazienteetan Ertzaintzak jakinarazi duenez. Hala ere, analisi gehiago egingo dizkiote gidariari; izan ere, positibo eman zuen sustantzia medikamentu konkretu batzuetan ere aurkitzen da eta positiboa hortik etorri daiteke.

 

Alkoholemia proban, aldiz, negatibo eman zuela adierazi du Ertzaintzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!