Finalerako prest

Anboto 2012ko abe. 12a, 09:31

Bizkaiko Bertsolari txapelketaren finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak batu zituzten atzo, Miribillako aurkezpenean. Bertan jokatuko dute zapatuan (abenduak 15), finala. Durangaldeko bertsolari bi ailegatu dira finalera: Igor Elortza eta Miren Amuriza

Bizkaiko Bertsolari txapelketaren finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak batu zituzten atzo, Miribillako aurkezpenean. Bertan jokatuko dute zapatuan (abenduak 15), finala. Durangaldeko bertsolari bi ailegatu dira finalera: Igor Elortza eta Miren Amuriza.

 

Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Jone Uria eta Igor Elortza bertsolariak, eta Jon Lopategi batu zituzten atzoko ekitaldi horretan. Azaldu zutenez, Jon Lopategik jantziko dio finaleko irabazleari txapela, aurten. Bertsolaritzaren transmisioan egindako lana eskertu gura dio Bizkaiko Bertsolari elkarteak Jon Lopategiri.

 

Igor Elortza durangarra eta Miren Amuriza berriztarra izango dira Bizkaiko bertsolari txapelketaren finaleko Durangaldeko ordezkariak.

 

Atzoko aurkezpenean aitortu zuenez, Durangoko finalaurrekoagaz "jarrera epela" eraman zuelako ez zen gustora geratu Igor Elortza. Abenduaren 15ean "final bati dagokion jarrera eramatea, Igor Elortzarik onena eta lehiakorrena eramatea” gura duela azaldu zuen Elortzak. Pozik agertu zen, bestalde, Miren Amuriza, besteak beste, “aurten zortzikote honetan lau eta lau garelako: lau neska eta lau mutil”.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!