Hernandezentzat merezitako garaipena eta Murgoitio bigarren berriro

Anboto 2012ko abe. 10a, 10:27

Ziklokroseko txirrindulari bizkaitarrak nagusitu ziren atzo, Igorreko Euskadi Sarian. Orbea taldeko Aitor Hernandez ermuarra izan zen garaile 57.15eko denborarekin eta bere atzetik sailkatu zen Hirumet Taldeko Egoitz Murgoitio abadiñarra 25 segundu geroago.

Igorreko nazioarteko ziklokros probaren 36. edizioa izan zen atzokoa eta Hernandezen eta Murgoitioren arteko lehia izan zen protagonista lasterketan. Zazpi bueltako lehia burutu zuten eta lehenengo bost itzulietan Murgoitio izan zen lasterketa burua baina Hernandezek presioa eginda, aurreratzea lortu zuen. Murgoitiok lidertza eskuratzeko ahalegina egin arren, bigarren sailkatzearekin konformatu behar izan zuen.

Ibilbidea gogorra bilakatu zen Murgoitioren esanetan, eguzkiak lokatza gogortu baitzuen eta horrek txirrindularien lana zaildu egin zuen. “ Aitor Hernandezen mailako txirrindulari batekin xehetasun txikiek garratzia handia hartzen dute eta lasterketaren emaitza erabaki dezakete” Murgoitiok adierazi zuenez.

Hirumet Taldeko txirrindulariak datorren astean Valentziara abiatuko dira eta ondoren Belgikara joango dira Munduko Kopari berriz ekiteko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!