Altunak eta Ziarrustak irabazi dituzte Cafes Baqueko finalak

Anboto 2012ko abe. 3a, 11:26

Jokin Altunak erraz menderatu zuen Arandia kadeteetan. Gazte mailan, Ziarrustak partidu borrokatu eta ikusgarriaren ondoren jantzi zuen txapela.

Jokin Altunak erraz menderatu zuen Arandia kadeteetan. Gazte mailan, Ziarrustak partidu borrokatu eta ikusgarriaren ondoren jantzi zuen txapela.


Iurretako pilotalekua goraino bete zen barikuan Cafes Baque pilota txapelketako finalak ikusteko. Kadeteetako finalak ez zuen bat ere emoziorik izan. Jokin Altunak 18-1 irabazi zion Ander Arandiari. Gipuzkoarrak min handia egin zion sakez Arandia arrankudiagarrari. Piloteoan eta aireko jokoan ere gehiago izan zen. Emaitza kantxan ikusi zenaren isla garbia da.


Gazteen mailako finalak zaleen pilota gosea ase zuen. Partidu ikusgarria jokatu zuten Ekhi Ziaurrusta dimoztarrak eta Xabier Erostarbe urrutxuarrak. Erostarbek alde handia hartu zuen hasieran (10-0). Ziarrustak ez zuen etsi eta inurri lanagaz, orain boleaz orain botez, segi eta segi,  partiduan mantentzea lortu zuen kolpez gehiago zen aurkariaren kontra. Partiduko azken txanpara tanto bat atzetik heldu zen Ziarrusta (20-19). Baina azkenengo hiru tantoak bata bestearen atzetik egin zituen, horietako bi sake-errematean. Merezitako txapela jantzi zuen dimoztarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!