Kirol arloko azpiegiturak kudeatzen dituen EmteSport enpresak ezinduek kirolak praktikatzeko dituzten arazoak ezagutara emateko ekimenak egin ditu asteon, Bizkaiko hamar kiroldegitan; tartean, Elorriokoa eta Abadiñokoa daude.
Asteon kiroldegi horietan egin diren jarduera denetan ezinduen egoeran jartzeko eskatu diete parte-hartzaile guztiei. Esaterako, spinning eskolak begia estalita eta pilatesekoak belarriak estalita egin dituzte, itsuek eta gorrek zer sentitzen duten jakiteko. Ekimena astelehenean amaituko da, Pertsona Gutxituen Nazioarteko Egunagaz batera.