Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko finalak Cafes Baquen

Anboto 2012ko aza. 30a, 10:15

Cafes Baque pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur, 19:30ean, Iurretan

Cafes Baque pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur, 19:30ean, Iurretan.

 

Cafes Baque pilota txapelketako aurtengo irabazleak gaur erabakiko dira Iurretako pilotalekuan. Kadete eta gazte mailako finalak jokatuko dituzte arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Final bietan gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko partiduak izango dira ikusgai.

 

Kadeteetan Altuna amezketarrak Arrankudiagako Arandiaren aurka jokatuko du. Finalerdietan, Altunak espero baino errazago kanporatu zuen Dario errioxarra (18-6). Dario kadete mailako iazko txapelduna  da. Arandiak, aldiz, latz sufritu zuen Etxebarria gernikarra menderatzeko (18-15).

 

Gazte mailako finalean Erostarbe urretxuarra eta Ziarrusta dimoztarra neurtuko dira. Biek ala biek lan handia egin ondoren lortu zuten finalerako txartela. Ziarrustak 22-16 irabazi zion Ortiz mungiarrari, Abadiñon jokatutako finalerdietan. Erostarbe, berriz, 22-17 nagusitu zitzaion Atutxa galdakoztarrari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!