Garcia lehenengo euskalduna izan da Santurtzi-Bilbaon

Anboto 2012ko aza. 26a, 16:34

David Garciak 14. amaitu du Santurtzi-Bilbao lasterketa eta lehenengo euskalduna izan da.

David Garciak 14. amaitu du Santurtzi-Bilbao lasterketa eta lehenengo euskalduna izan da.


Sasoi betean dabil Durango Kirol Klubeko korrikalaria. Orain aste bi laugarren amaitu zuen Behobia-Donostia lasterketa; joan zen asteburuan irabazi egin zuen Bilboko Herri Krosa; asteburu honetan, aldiz, lehenengo euskalduna izan da Santurtzi-Bilbao lasterketan.


Eritreako Kidame Tadesek irabazi zuen lasterketa: 47.51. Keniako Cybrian Kotut (47.51) eta Simon Cheprot (47.58) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. Garcia minutu bi geroago helmugaratu zen: 50.07.


Emakumeetan Joan Chelimo keniarrak irabazi zuen: 53.51. Lehenengo euskalduna Santutxuko atletismo taldeagaz dabilen Leire Medina izan zen: 59.06.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!