Helburuak beteta itzuli dira Durangalde Racing-eko pilotuak

Anboto 2012ko aza. 27a, 08:44

Xabier Lujua pilotuak eta Jesus Estrada kopilotuak 16. tokian amaitu zuten Madrilgo Rallya Fiat Abarth Punto EVO autoagaz

Xabier Lujua pilotuak eta Jesus Estrada kopilotuak 16. tokian amaitu zuten Madrilgo Rallya Fiat Abarth Punto EVO autoagaz.


Asteburuan Espainiako Rally Txapelketako azkenengo proba jokatu zen Madrilen eta  lau pilotuk Durangalde Racing Elkartearen bidez parte hartu zuten bertan. Fiat Abarth Punto EVO autoagaz ibili ziren pilotu biak helburuak beteta itzuli dira etxera. Xabier Lujuak eta Jesus Estradak autoan egindako hainbat berrikuntza probatzea gura zuten eta, zelan ez, euren kategorian ahalik goren amaitzea. Azkenean 16. tokian amaitu zuten sailkapen orokorrean eta Nazional 3 kategorian bigarren sailkatu ziren. Kategoria horretan Esteban Valllin asturiarra izan zen irabazlea Opel Corsa OPC batean.


Gorka Eizmendi pilotua eta Haritz Olasagasti kopilotua ere oso gustura geratu ziren euren jardunagaz. Aurten Abarth Punto EVO Kopa irabazi duen binomioak lehenengoz parte hartu zuen Espainiako Rally Txapelketako lasterketa batean. Kopa amaitu ondoren euren autoa desmuntatuta zeukatenez, Caldevilla Motorsport-en autoagaz lehiatu zuten. Lehenengo jardunaldiko arazo txikiak gainditu ondoren, Nazional 3 kategorian hirugarren sailkatzea lortu zuten, Lujua eta Estradaren atzetik.

 

Garikoitz Lopez eta Gaizka Bengoa (Citroen Saxo VTS) zorte handi barik ibili ziren. Ostiralean, lehenengo jardunaldiko hiurgarren tartean (Navafriarako tartea) gurpil bateko lau torlojuak apurtu zitzaizkien eta lasterketa utzi behar izan zuten. Ondorioz, hurrengo egunean ezin zuten euren kategorian lehiatu. Behin Madrilera arte joanda bidaiari ahalik zukurik handiena ateratzeko Superrally modalitatean parte hartu zuten zapatuan.

 

Azkenik, Iñigo Alustizak eta Alaitz Urkiolak ez dute berehalakoan ahaztuko Madrilgo Rallya. BMW M3agaz Gr.A.Legend modalitatean aritu ziren (80ko hamarkadako autoak). Barikuan hirugarren geratu ziren tarte batean. Zapatuko jardunaldia arazoekin hasi zuten. Tarte baterako ez zituzten gurpil egokiak aukeratu eta denbora asko galdu zuten. Ondoren, gurpil aproposekin, Jaramako tartea irabazi zuten eta beste bitan bigarren sailkatu ziren. Sailkapen orokorrean seigarren amaitu zuten.

 

Lau pilotu hauek Durangalde Racing Elkartearen bidez parte hartu dute Madrilen. Euskal Herriko eta Espainiako txapelketak lehiatzeko baimen bana behar da. Eskuderia gutxik dute Espainia mailako txapelketetan parte hartzeko baimena eta horietako bat Durangalde Racing Elkartea da.

 

Argazkiak: Durangalde Racing Elkartea

 

Xabier Lujua eta Jesus Estrada

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gorka Eizmendi eta Haritz Olasagasti

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Garikoitz Lopez eta Gaizka Bengoa

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iñigo Alustiza eta Alaitz Urkiola

 

\"\"

 

 

 

 

 

 


 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!