Cafes Baque pilota txapelketako finalerdietan ez da Durangaldeko ordezkaririk egongo.
Eguaztenean Eneko Calleja iurretarrak galdu egin zuen Etxebarria gernikarraren aurka (2-18). Finalerdiak datorren martitzenean, jokatuko dituzte Atxondon, 19:00etan. Kadeteetan, Arandia-Etxebarria eta Dario-Altuna izango dira norgehiagoka biak. Gazteetan, Ziarrustak Ortizen aurka jokatu du lehenengo, eta Erostarbek Atutxaren aurka gero. Finala azaroaren 30ean jokatuko dute Iurretan, 19:30ean.