Iurretakok eta Elorriok derbia jokatuko dute Elizalden

Anboto 2012ko aza. 23a, 09:29

Emakumeen Lehenengo erregionalean derbia jokatuko dute bihar, Elorriok eta Iurretakok. Partidua Elorrioko Eleizalde futbol zelaian izango da, 16:00etatik aurrera

Emakumeen Lehenengo erregionalean derbia jokatuko dute bihar, Elorriok eta Iurretakok. Partidua Elorrioko Eleizalde futbol zelaian izango da, 16:00etatik aurrera.

 

Talde biak sailkapenaren erdian dabiltza. Elorrio indartsu dabil etxean. Orain arte, Eleizalden hiru partidu irabazi dituzte eta bat galdu. Garaipen batzuk gol festagaz amaitu dira; esaterako, Orduña 6-1 menderatu zuten. Iurretako sendo dabil etxetik kanpora; partidu bakarra galdu du. Gainerako hiru lehietan garaipen bi eta berdinketa bat erdietsi ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!