Laugarren 'Abarkas', eta bosgarren Lazkano

Anboto 2012ko aza. 19a, 10:04
Basauriko Artunduaga kiroldegian jokatu zuten atzo, Bizkaiko Bertsolari txapelketaren lehenengo finalaurrekoa. Arkaitz Estiballesek lortu zuen finalerako txartela, laugarren sailkatu zen Eneko Abasolo \'Abarkas\' iurretarra, eta bosgarren, Gorka Lazkano berriztarra

Basauriko Artunduaga kiroldegian jokatu zuten atzo, Bizkaiko Bertsolari txapelketaren lehenengo finalaurrekoa. Arkaitz Estiballesek lortu zuen finalerako txartela, laugarren sailkatu zen Eneko Abasolo \'Abarkas\' iurretarra, eta bosgarren, Gorka Lazkano berriztarra.

 

Saioa zuzenean jarraitzera bertaratu ziren 500 bertsozaleren aurrean kantatu zuten atzo, txapelkataren lehenengo finalaurrekoan, sei bertsolarik. Bigarren sailkatu zen Onintza Enbeitak baino 73 puntu gehiago batu zituen Arkaitz Estiballesek (596), 489 Eneko Abasolo \'Abarkas\'-ek, eta 469 Gorka Lazkanok.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!