Callejak sorpresa eman nahi du Cafes Baquen

Anboto 2012ko aza. 12a, 08:12

Julen Calleja zaldibartarrak Dario errioxarra du arerio; irabaziz gero, finalerdietan legoke

Julen Calleja zaldibartarrak Dario errioxarra du arerio; irabaziz gero, finalerdietan legoke.

 

Cafes Baque pilota txapelketa azken txanpara heltzen ari da apurka-apurka. Julen Calleja zardibartarrak Dario errioxarraren aurka jokatuko du eguaztenean, 19:00etan, Mañarian.

 

Kadete mailako partidu hori irabazten badu, finalerdietarako sailkatuko da. Partidu gatxa du zaldibartarrak. Dario  txapelketa irabazteko faborito nagusienetakoa da bere mailan.

 

Durangaldeko beste Calleja bat ere finalerdietara hel daiteke. Multzoburua denez, Eneko Calleja iurretarrak azaroaren 21ean jokatuko du txapelketako estreinako partidua, Etxebarria gernikarraren aurka. Calleja biek irabazten badute, finalerdietan elkarren aurka jokatuko dute Abadiñon, hilaren 28an. Finala abenduaren 2an jokatuko da Iurretan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!