Berriz-Abadiño, gora begira ipintzeko derbia

Anboto 2012ko aza. 10a, 08:10
Goialdean badabiltza ere, talde biek apurka aldea jan behar diete Zalduari eta Fruizi

Goialdean badabiltza ere, talde biek apurka aldea jan behar diete Zalduari eta Fruizi.

 

Gaur, igoera postuetara hurreratu guran dabiltzanen arteko derbia jokatuko dute Berrizek eta Abadiñok, Berrizburun. Talde biak sailkapenaren erditik gora daude: laugarren Berriz, eta zazpigarren Abadiño.

 

Hala ere, igoera postuetan  indartsu dabiltza Zaldua eta Fruiz, eta orain arteko zortzi jardunaldietan abantaila polita hartu dute gainerako taldeekiko. Esate baterako, Berriz laugarren egon arren, zazpi puntura du Fruiz, eta zortzira Zaldua liderra. Abadiñok hamar puntura du igoerako lehenengo postua. Beraz, talde biek behar dituzte hiru puntuak. Gainera,  irabazteko moduko partiduak dituztesailkapeneko bi onenek. Zalduak, esaterako, Apurtuarte azken sailkatua hartuko du Solobarrian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!