Finalaurrekoetan Elortza, Ugartetxea, Amuriza, 'Abarkas' eta Lazkano

Anboto 2012ko aza. 9a, 08:06
Durangaldeko bost horiek eta Bizkaiko beste hamahiru bertsolarik jardungo dute txapelketaren finalaurrekoetan

Durangaldeko bost horiek eta Bizkaiko beste hamahiru bertsolarik jardungo dute txapelketaren finalaurrekoetan.

 

Domekan, Zornotzako Zelaieta zentroan jokatu zuten Bizkaiko Bertsolari txapelketako azken kanporaketa saioa, eta finalaurrekoetan ariko diren bertsolarien zerrenda osatua dago.

 

Guztira, hemezortzi bertsolarik jardungo dute, txapelketaren datozen asteetako saioetan: 2010ean finalista izandakoek, kanporaketan irabazle izan direnek, eta txapelketako saioetan puntuazio altuena lortu duten bostek.

 

Finalaurrekoetan kantatzeko txartela  eskuratu dute Durangaldeko bost bertsolarik ere. Duela bi urteko txapelketan finalista izan ziren Miren Amuriza berriztarra, Beñat Ugartetxea mallabiarra eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra,  eta  zuzenean sartu ziren aurtengo finalaurrekoetan; bestalde, Sopelako kanporaketa saioan lehenengo egin zuen Igor Elortza durangarrak, eta aurrera egitea lortu du Gorka Lazkanok ere. 
Abenduaren 15eko Bilboko finalaren aurretik, hiru finalaurreko saio egingo dituzte.

 

Azaroaren 18ko saioan, Basaurin kantatuko dute Eneko Abasolo ‘Abarkas’-ek eta Gorka Lazkanok . Durangoko Landako erakustazokan jardungo du azaroaren 25ean Igor Elortzak, eta abenduaren 20ko  azken finalaurrekoan ariko da Miren Amuriza, Gernikako frontoian.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!