Bost jardunaldiren ostean, oraindik galtzea zer den ez dakiten talde bi neurtuko dira.
Areto futbolean Lehenengo erregionaleko igoera postu biak hartze dituzten Sapuberri eta Dantzari derbian neurtuko dira bihar Iurretan.
Sapuberrik orain arteko bost partiduak irabazi ditu eta liderra da. Joan zen asteburuan, 4-0 menderatu zuten Abadiñoko Gaztetxie beste derbi batean. Dantzarik ere ez daki galtzea zer den: lau garaipen eta berdinketa bat da iurretarren orain arteko balantzea.
Areto futbolean beste derbi bat ere jokatuko dute asteburuan. Euskal ligan, Kurutziaga Ikastola eta Abadiñoko Lagun elkarren aurka ariko dira zapatu arratsaldean.