Asteburuan, Europako Mendien Raid-aren hamaikagarren edizioa ospatu zen Asturiasen. Iñigo Lariz Mugarra Triatloi taldeko kideak txapelketan parte hartu zuen Morkaiko taldearen baitan, Iban Letamendi eta Imanol Garaizabal gipuzkoarrekin. Elite mailan hartu zuten parte eta podiumera igotzea lortu zuten hirugarren postuarekin.
Urriaren 20 eta 21ean burutu zen raida. Zapatuan 07:00 eta 10:00ak bitartean eman zioten hasiera parte hartzaileek lasterketari, Cangas de Onisetik 24 kilometrora dagoen Balneario de Mestas-etik. Lau proga desberdinez osatutako lehia izan zen zapatukoa. Lehendabizi, mendi bizikletagaz ia 17 kilometro egin behar izan zituzten eta ondoren beste hainbeste treking-ean. Azkenik, sakan jaitsiera, BTT eta eskaladako zatia egiteko aukera izan zuten. Azken froga hauek ez ziren derrigorrezkoak baina saritu ziren.
Domekan, beste hainbat proga egin behar izan zituzten parte hartzaileek. Oinezko lasterketa batekin hasi zuten eguna. Ondoren mendi bizikletan ia 16 kilometro egin behar zituzten eta, azkenik, proga berezietan aritu ziren, hala nola, arku tiroketa, bolo jaurtiketa, denbora estimazioa etab.
Igandeko proga hauek triraid modalitaterako ere baliogarriak ziren, independienteki.
Lehen pausuak raidetan
Iñigo Lariz Mugarra Triatloi taldeko korrikalariaren bigarren raida izan da asteburukoa. Modalitate honetan hasiberria dela adierazi du Larizek eta lortutako emaitzarekin oso pozik dagoela. Mendiko lasterketetan aritzen da eta bere helburua disfrutatzea zela adierazi du eta ondorioz podiumera igotzea positiboki baloratu du elgoibartarrak. Kontutan izan behar da lehenengo eta bigarren postuak lortu dituztenak profesional mailan dabiltzala eta Morkaiko taldeko partaideak hasiberrriak direla honetan. Mota honetako lasterketetan klabea orientazioa dela esan du Larizek eta eremu horretan zenbait akats egin dituztela adierazi du, esperientzia falta dela eta. Ondorioz, denbora galdu zuten baina orokorrean erritmo ona izan zutela esan du.
Iñigo Larizek adierazi duenez urteko bere azken txapelketa izan da asteburukoa. Mendiko lasterketetan aritzearen nekea nabaritzen duenez, atseden hartuko du, mendiko eski denboraldia hasi aurretik.