Atleta gazteak Espainiako txapelketako finalean aritu dira bigarren urtez segidan.
Orain asteburu bi, Bidezabalgo neska kadeteek Espainiako txapelketako finalean parte hartu zuten bigarren urtez segidan. Iaz arte inoiz ez ziren kluben arteko finalerako sailkatu. Aitor Casal Bidezabalgo presidenteak lorpen hori azpimarratu du: “Finalerako sailkatu ziren talderik gehienak hiri handietakoak dira, Bartzelona edo Madrilgoak, esaterako. Gure neskek talde indartsu horien artean lehiatzea lortu dute bi urtez jarraian”.
Sailkapen faseetan maila oso ona eman ostean, Castellon (Herrialde Katalanak) jokatutako finalean podiumagaz amestu zuten, baina azkenean zortzigarren postuagaz konformatu behar izan zuten. Leire Gorritxategik xabalina jaurtiketa irabazi eta errekor pertsonala eta txapelketakoa lortu zituen. Irene Perez eta Miren de Regil ere onenak izan ziren altuera-jauzian eta pertika-jauzian, hurrenez hurren