Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak Pedal Egunaren 43. aldia Durangaldean ospatuko du asteburuan. Horretarako bizikleta ibilaldi bat prestatu dute zapaturako: Amorebieta-Etxanotik 17:00etan irten eta Garaira joango dira.
Aurten txirrindularitzaren arloan bereiztea lortu duten 65 txirrindulari edo elkarte sarituko dituzte Garain. Horien artean daude, esaterako, Victor Hugo, Aitor Oroza edo Raquel Mateo txirrindulari paraolinpikoak. Baita Borja Abasolo, Eider Merino, Ziortza Isasi eta Eneritz Iturriaga ere, besteak beste.