Gotiko Berantiarrari buruz Ondarearen Europako jardunaldietan

Anboto 2012ko urr. 1a, 16:15

Gotiko Berantiar garaia hartuko dute aurtengo Ondarearen Europako jardunaldietan gaitzat. Foruekin, mugarriekin, sorginekin eta heresiagaz lotzen dugu garai historiko hori, eta gai horien inguruko bisitaldi gidatuak, berbaldiak, erakusketak, zein kontzertuak eskainiko dituzte

Gotiko Berantiar garaia hartuko dute aurtengo Ondarearen Europako jardunaldietan gaitzat. Foruekin, mugarriekin, sorginekin eta heresiagaz lotzen dugu garai historiko hori, eta gai horien inguruko bisitaldi gidatuak, berbaldiak, erakusketak, zein kontzertuak eskainiko dituzte.

 

Gerediaga elkarteak eta Urkiola landa garapenerak koordinatuko dute jardunaldia, eta Durangaldeko zortzi herrik hartuko dute aurtengo edizioan parte: Berrizen, Durangon, Elorrion, Garain, Iurretan, Mañarian, Otxandion eta Zaldibarren hainbat ekintza izango dira aukeran.

 

Besteak beste, esaterako, Andikoako santutegia, landa inguruko aldaketen lekuko bisita gidatua eskainiko dute, urriaren 27an, Berrizko Ereña jatetxetik abiatuta. Urriko lau egunetan, bestalde, Elorrio harresietatik haratago bisita gidatua aterako da Elorrioko Herriko plazatik. Urriaren 6an, Durangon izango da baina, jardunaldien lehenengo hitzordua: Durango XV. mendean bisita gidatua.

 

Berriz

Andikoako santutegia, landa inguruko aldaketen lekuko, urriaren 27an, 10:00etan (gazteleraz), eta 10:30ean (euskaraz), Ereña jatetxean.

Durango

Durango XV. mendean, urriaren 6, 13, 20, eta 27an, 11:00etan (gazteleraz), 12:00ean (euskaraz), eta 13:00etan (gazteleraz), Turismo bulegoan.

Elorrio

Elorrio harresietatik haratago, urriaren 12, 14, 21, eta 28an, 11:00etan (gazteleraz);  urriaren 13, 20, eta 27an, 11:00etan (euskaraz), Herriko plazan.

Garai

Amaia Mujikaren Euskal janzkera historian zehar berbaldia, urriaren 20an, 12:30ean, San Juan elizan.

Erdi Aroko kapekuak: osagarri bat baino gehiago erakusketa, urriaren 12, 13, 14, 20, eta 21ean (12:00etatik 14:00etara eta 17:30etatik 19:30era).

Iurreta

Lihoa eta euskal emakumea, berbaldia, erakusketa, Olga Uribe Salaberriaren erakustaldia, eta Iurretako dantza taldearen emanaldia, urriaren 21ean, 11:00etatik 14:00etara.

Mañaria

Toti Martinez de Lezearen Euskal emakumeak Erdi Aroan berbaldia, urriaren 20an, 17:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Landa-bizitza Erdi Aroan bisita gidatua, urriaren 20an, 18:15ean, udaletxeko batzar aretoan. Daniel Oyarzabalen organo kontzertua, 19:00ean.

Otxandio

Burdinolen hiribildua: Erdi Aroko bidegurutzea bisita gidatua, urriaren 14an, 11:00etan, plazan.

Zaldibar

Zaldibartarrak, bandokideak ogibidez Juanjo Hidalgoren berbaldia eta arma erakustaldia, urriaren 6an, 17:00etan berbaldia; eta 18:15ean, arma erakustaldia, Olazar futbol zelaian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!