Derbiagaz hasiko dute denboraldia Elorrioko eta Abadiño taldeek

Anboto 2012ko ira. 22a, 08:33

Asteburu honetan Hirugarren mailako eta Euskal ligako denboraldiak hasiko dituzte areto futbolean. Durangaldeko bost talde dabiltza maila horietan

Asteburu honetan Hirugarren mailako eta Euskal ligako denboraldiak hasiko dituzte areto futbolean. Durangaldeko bost talde dabiltza maila horietan.

 

Euskal Ligan derbia jokatuko dute Elorrioko Buskantzak eta Abadiñoko Lagunek. Elorriokok maila galdu zuen iaz. Abadiñoko Lagunek, aldiz, Maila gorenetik Euskal ligara igotzea lortu zuen. Elorriokoren antzera, iaz mailaz jaitsi zen Sasikoa taldeak etxean ekingo dio denboraldiari Eskolapioak taldearen aurka. Kurutziaga Ikastolak, berriz, Kukuiagaren kantxa bisitatuko du, Etxebarrin.

 

Hirugarren mailan Mallabia da Durangaldeko ordezkari bakarra. Domekan, etxean hasiko dute denboradia Santurtzi taldearen aurka. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!