Lourdes Oiarbide txirrindulari arabarrak (Beste Alde Rent A Car-Orue) hamargarren amaitu du munduko txirrindularitza txapelketa erlojupekoan.Martitzenean Herbehereetako Limburgo probintzian jokatutako proban emozioa izan zen nagusi eta Oiarbidek gertu izan zuen brontzezko domina; hirugarren sailkatuarengatik hamabi segundora helmugaratu zen. Urrezko domina Elinor Barker britainiarrak jantzi zuen. Oiarbideren esanetan, pozik dago bere denboragaz eta baita munduko hamar onenen artean sartzea lortu duelako ere.