"Askotan hartu dugu parte, eta lehenengo aldia da saria daukana"

Anboto 2012ko ira. 8a, 08:50

Ertibil erakusketarako aukeratu dituzte Ander Lauzirika iurretarraren eta Karlos Martinezen durangarraren lanak

Ertibil erakusketarako aukeratu dituzte Ander Lauzirika iurretarraren eta Karlos Martinezen durangarraren lanak.

 

Karlos Martinezek eskultura lan bat da aurkeztu zuen lehiara.

Karlos Martinez: Bai. Beste lehiaketa batzuetara aurkeztuak neuzkan beste eskultura batzuk, eta libre neukalako bidali nuen hau Ertibilera. Oso tamaina aproposa zeukala  iruditu zitzaidalako aukeratu nuen: pieza monumentala da. Altzairuzko pieza bat da, trapezio forma daukana eta oihal batek estaltzen duena.

 

Zer ideiagaz egindakoa da?

K.M.: Azken aldian lantzen nabilen ideiari heldu diot: espazioaren antropologian du oinarria lanak. Eraikitzen eta deseraikitzen denaren inguruan egin dut gogoeta, eta politikak arkitekturan zelan eragiten duen ere izan dut gogoan lana burutzerakoan. 

 

Zelan landu zenuen?

K.M.: Metala lantzen duen Iurretako tailer batean egin nuen lan. Horrela ohartu nintzen gremioekin kolaboratzea ere asko gustatzen zitzaidala. Oso interesgarria izan da eurekin lan egitea: nire ikuspuntua eta euren teknika uztartzea oso interesantea da.

 

Bestalde, bideo sorkuntza lan bat Ertibil lako lehiaketa batera aurkeztea arriskatua da?

Ander Lauzirika: Aurrerapausu bat izan da lan hau niretzat, baina ez ausarta izan delako, hain justu, zerbait ‘komertzialagoa’, ‘ulergarriagoa’, izan delako, baizik. Orainarte gauza pertsonalagoak aurkeztu izan ditut lehiaketetara, baina egindakoagaz oso asetuta geratu arren ez dut saririk jaso. Horixe gertatu zitzaidan iaz.

K.M.: Askok bidali dituzte bideoak lehiaketara aurten, eta saria jasotzeak balio berezia du horregatik.

 

Zer kontatzen du bideoak?

K.M.: Dokumental txiki bat bezalakoa da. Bilboko Abusu auzoko ikastolako ikasleekin antzerkigile eta dantzari batek egin zuten egoitza lana dokumentatu dut.  

 

Ohituta zaudete Bizkaiko Aldundiak antolatzen duen hau bezalako lehiaketetan parte hartzen?

A.L.: Bai, askoan hartu dugu parte, eta lehenengo aldia da lanak saria daukana. 

K.M.: Hau bezalako lehiaketetan parte hartuta ikasi dugu aukeratua ez izateak ez duela esan nahi lana txarto egiten zabiltzanik. Batzuetan kontrakoa da.

 

 

A.L.: Eta oso ondo dago, baita ere, lanak Bizkaiko herrietako erakusketetan ipintzea. 

K.M.: Egia da oso betegarria dela ehun lagunen artelanaren artetik zurea hautatzea...

 

 


Irudi bihurtutako esperientziak, altzairu eta oihalezko gogoetak

 


Irailaren 18tik 20ra ipiniko dute Ertibil erakusketa Zornotzako Zelaieta zentroan

 

Ertibil lehiaketara aurkeztu duen eskultura-lana burutu zuenean, Bilbon zeukan Karlos Martinez durangarrak estudioa. Bilbotik bil, eta Durangotik du silabak hartuta, Bildu izena ipini zion piezari. Errege Kopako finala jokatu behar zuen sasoi hartan Athletic futbol taldeak. Aldi berean, greba orokorrerako deialdia egiten zebiltzan sindikatuak. “Kromatismo zuri-beltz-gorri berezi bat sortu zen Bilbon”, eta eskulturarako ideia ekarri zion horrek denak: futbol talde baten inguruan edo sindikatuen bitartez gizartea zelan batzen den eta horri lotuta zelan behin-behineko estandarte eta espazioak sortzen diren islatu gura du.

 

Ertibil lehiaketaren azken hiru edizioetan aurkeztu ditu Martinezek bere lanak.

 

Ander Lauzirika iurretarrak, berriz, Bizkaiko Foru Aldundiaren arte sorkuntzarako azken urteetako deialdietara aurkeztu izan ditu ere bere lanak. 2012ko edizioan saritu diotena Interneten dago ikusgai, hemen: www.youtube.com/watch?v=-MH_0mmeYOM.

 

Karlos Martinezen eskultura, Ander Lauzirikaren bideoa eta beste hamazortzi artista gazteren lanak egongo dira Ertibil erakusketan. Bizkaiko hamar lekutan erakutsiko dituzte. Irailaren 18tik 30era Zornotzako Zelaieta Zentroan egongo da ikusgai.

 

Beste bideo sorkuntza lan bat editatzen hastekoa da  Ander Lauzirika, kontatu duenez. Bilboko Muelle 3 aretoko lagun batzuen enkargua.

 

Aukeratu duten beste lehiaketa batzuetarako lanean dabil Karlos Martinez. Madrilen eta Bartzelonan erakutsiko du, esaterako, bere sorkuntza.

 

 

Zer esangura dauka zuentzat aukeratuak izateak?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!