Rober Uriartek, iazko txapeldunak ezin izan zuen bere ELITE-ko titulua berritu, bera baino gehiago izan zen-eta Ander Antxia laguna eta herrikidea (40-36). Amankomunazgoko Sariko finala zapatuan jokatu zuten Abadiñoko Tornosolo trinketean.
Frontis-en aritutako abadiñarrak bere jokoa kantxaratu zuen eta Uriarte ostera bere mailatik pixkat behera aritu zen eskumako eskuan izandako arazoak tarteko. Hala ere, final borrokatu izan zen, erritmo dotorean jokatua eta markagailuan parekatua. Urteko hirugarren txapela lortu du Antxiak (Binakako Bizkaiko eta Euskadiko Txapelketak eta Banakako Elite Txapelketa).
Hirugarren eta laugarren posturakoa Mikel Gonzalez berriztarrak iranbazi zuen. Erraz irabazi zion, joko dotorea erakutsita, Mikel Rafael arabarrari (40-27).