Siberia eta Venezuelako dantza tradizionalak Durangaldean

Anboto 2012ko uzt. 20a, 09:00

Siberiako Omsk taldea gonbidatu du Kriskitin taldeak Durangoko Nazioarteko Folklore jaialdira; eta uztailaren 27an Venezuelako dantzak eskainiko dituzte Berrizko jaialdira

Siberiako Omsk taldea gonbidatu du Kriskitin taldeak Durangoko Nazioarteko Folklore jaialdira; eta uztailaren 27an Venezuelako dantzak eskainiko dituzte Berrizko jaialdira.

 

Hamabigarren edizioa da aurtengoa, Nazioarteko Folklore jaialdia antolatzen duena Durangoko Kriskitin dantza taldeak. Bihar izango da emanaldia, eta Siberiako dantzariek ere jardungo dute dantza saio horretan. Uda Kalean Bizi egitarauaren barruko ekitaldia da.

 

Omsk herrialdeko kantu eta dantza taldea gonbidatu du Kriskitinek aurten emanaldira. Mende laurdeneko historia du talde horrek, eta Errusiako herri kantak eta gaur egungo musikarien lanak ere eskaintzen ditu. Errusiako herrien tradizioak zaindu eta garatzen ditu taldeak.

 

Munduko kulturen aniztasunak dakarren aberastasunaren isla izan gura du Kriskitin dantza taldeak antolatzen duen Nazioarteko Folklore jaialdiak. Dantza eta musikaren bitartez durangarrei eta ingurukoei munduko beste kultura batzuk ezagutzera ematen dizkiote, eta bertako folklorearen berri ere zabaltzen dute.

 

Uztailaren 27koa da Berrizko folklore jaialdiaren hitzordua. Venezuelako Guanaguanare  taldea  gonbidatu dute Berrizen emanaldia eskaintzera. Uztailaren 27an, Olakuetako frontoian izango da emanaldi hori. Umeek euro bat eta helduek bost euro ordaindu beharko dute sarrera.

 

Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak antolatzen duen jaialdiaren bitartez lotu dituzte Durangoko eta Berrizko saiook. .
   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!