Berrizen gaur eta uztailaren 20an emango dituzte filmak eta Iurretan hilaren 28an; euria bada aterpean izango dira.
Aita San Migel plaza da udako zinema emanaldien Iurretako kokalekua, eta Olakueta plaza Berrizkoa. Uztailaren 5ean egin zuten lehenengo emanaldia Iurretan, eta uztailaren 28rako daukate zikloaren bigarren emanaldia programatuta: Urte berri on amona komedia beltza emango dute egun horretan. Telmo Esnalek zuzendurikoa da lana. Aita San Migel plazan izango da emanaldi hori ere, eta euria eginez gero frontoira lekualdatuko dute.
Berrizen, hiru film emanaldi antolatu zituzten kalean ikusteko, hirurak uztailerako. Los vengadores eman zuten joan zen barikuan, eta gaur John Carter emango dute; datorren barikuan Intocable ikusiko dute. Gaurko emanaldia, Olakuetan barik, Elizondo plazan dago aurreikusita, baina euria bada probalekuan egingo dute. Abentura eta fantasia uztartzen dituJohn Carter filmak, eta zazpi urtetik gorako ikuslegoari dago zuzenduta.
Uztailaren 20an, Olakueta plazan izango da udako zinemaren azkenengo emanaldia. Intocable filmaren zuzendariak Olivier Nakache eta Eric Toledano dira, eta egiazko gertaeretan oinarritutako istorio bat kontatu dute fikzioaren bidez. I