Faboritoek aurreikuspenak bete zituzten Mungian jokatutako finaletan.
Buruz buruko txapela bururatzeko latz sufritu zuen Egoitz Amantegi abadiñarrak. Iker Gordonek irabazi zion lehenengo set-a eta hurrengo biak aurrera ateratzeko bere jokorik onena erakutsi behar izan zuen. Binaka mendekua hartu zuen Gordonek. Ugartegaz bikotea osatuz Sopelara eraman zuten txapela finalean Amantegi-Aspuru bikote abadiñarra menderatuta.
Emakumeetan eta binaka, Pradera-Etxaniz bikoteak jantzi zuen txapela Araiztegi-Gallastegi bikotea menderatuta. Itsaso Pradera mallabitarrak eta Leire Etxanizek gomazko paleta zirkuitua irabazi dute oraintsu.