Izen ematea amaituta, osotu dute Bizkaiko bertsolari txapelketan parte hartuko duten 38 bertsolarien zerrenda.
Udaberriko eskualdeetako kanporaketan Durangaldeko txapela jantzi zuelako Bizkaiko txapelketaren udazkeneko saioetan jarduteko aukera irabazi zuen Gorka Lazkano berriztarrak. Lazkanogaz batera, Durangaldeko beste zazpi bertsolarik ere kantatuko dute txapelketaren udazkeneko kanporaketetan; 2010ean finalista izan zirelako, Eneko Abasolo \'Abarkas\', Beñat Ugartetxea eta Miren Amuriza ere ariko dira Bizkaiko bertsolari txapelketan.
Puntuazioaren arabera lortu dute udazkeneko saioetan kantatzeko txartela, bestalde, Garikoitz Sarriugartek, Eñaut Uruburuk, eta Ander Salaberriak. Puntuazioaren arabera hurrengo faserako sailkatua legokeen Peru Magdalenak, aldiz, uko egin dio Bizkaiko txapelketan jarraitzeari. Txapelketa hau bost biderrez irabazi duen Igor Elortza durangarrak ere hartuko du txapelketan parte.