Xabier Lujua nagusitu zen Bizkaiko Begiratokia rallyan

Anboto 2012ko eka. 25a, 09:05

Xabier Lujua eta Jesus Estrada bikoteak rallyko hamar tarteetan denborak onena egin zuen.

Xabier Lujua eta Jesus Estrada bikotea rallyko hamar tarteetan nagusitu zen.


Iazko denboraldia amaitu moduan hasi du aurtengoa Xabier Lujua auto gidari bilbotarrak: Euskadiko Rally Txapelketako lider moduan. Jesus Estrada kopilotuagaz eta Mitsubishi EVO X-aren bolantean, Bizkaiko Begiratokia rallyko tarte denak irabazi zituen zapatuan eta iazko txapela berritzeko faborito nagusia dela erakutsi zuen.


Bigarren postuan Aingeru eta Angel Castro sailkatu ziren BMW M3aren barruan. Podiuma Gorka Antxustegi eta Xabat Urrestik osatu zuten Peugeot 205agaz eta Formula Libre mailako lider legez ipini ziren.


Bizkaiko Begoratokia Euskadiko Rally Txapelketako lehenengo lasterketa izateaz gainera, Copa Abarth modalitateko estreinakoa ere izan zen. Maila honetan Txutxi eta Alejandro Perez anaiek irabazi zuten eta 12.1 segundoko aldea atera zieten Aitor Saizar era Gorka Aguinagari.


Guztira 67 taldek parte hartu zuten rallyan eta horietatik 39 taldek amaitu zuten. Gainerako 28ek rallya utzi egin behar izan zuten.

 

 

SAILKAPENA

 

1- Lujua-Estrada (Mitsubishi EVO X)--------------- 40.06

2- Castro-Castro (BMW M3 E30)-------------------- 1.46-ra

3- Antsustegi-Ufresti (Peugetot 205)---------------- 1.56 (FL mailako lider ipini dira)

4- Learreta-Muñoz (Nissan 350)---------------------- 3.09

5- Arrate-Berezxiartua (Citoeen saxo VTS)-------- 3.14

6- Zuazua-Aretxe (Citoeen Saxo VTS)-------------- 3.27

 

 

Irabazleak mailaz maila:

 

Klase 1: Joseba Aldaz (Peugeot 205)

Klase 2: Xabat Arrate (Citroen Saxo VTS)

Klase 3: Iban Orbe (Renault Clio Williams)

Klase 4: Aingeru Castro (BMW M3)

Klase 5: Jon Zalloetxebarria (Ford Sierra Cosworth)

Klase 6: Xabier Lujua (Mitsubishi EVO X)

Klase 9 (auto historikoak): Jose Javier Aguinaga (Seat 124)

Klase 10 (Formula Librea): Gorka Antxustegi (Peugeot 205)

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!