Pablo Rodriguez txapeldun izan da debut urtean

Anboto 2012ko eka. 19a, 09:49

Hirumet taldeko Pablo Rodriguezek 23 urtez azpiko Espainiako Opena irabazi zuen joan zen asteburuan Avilesen jokatutako lasterketan. Maila honetan parte hartzen zuen lehenengoa aldia zen galiziarrarentzat.

Hirumet taldeko Pablo Rodriguezek 23 urtez azpiko Espainiako Opena irabazi zuen joan zen asteburuan Avilesen jokatutako lasterketan. Maila horretako lasterketa irabazi zuen eta batutako puntuekin sailkapen orokorra eskuratu zuen, urte osoko lan ona borobilduz.  Maila eta open honetan parte hartzen zuen lehenengoa aldia zen galiziarrarentzat.


Gainera, maila absolutuan hirugarren sailkatzea lortu zuen Avilesen eta podiuma Londresko Joko Olinpikoetan egongo diren Carlos Coloma eta Sergio Manteconekin banatu zuen. Horrela, maila absolutuko sailkapen orokorrean ere hirugarren geratu da: “Lasterketa ona izan da. Ezin dut gehiago eskatu. Garaipena eta sailkapen nagusia nire lehenengo urtean. Carlosegaz eta Sergiogaz podiumean egotea sari extra bat izan da. Oso pozik nago”.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!