Durangaldea ordezkari barik herri artekoan

Anboto 2012ko mai. 31a, 09:18

Bizkaiko Herri Arteko pilota txapelketatik kanporatu dituzte Mallabia eta Atxondo. Beraz, ez da Durangaldeko ordezkaririk heldu final laurdenetara

Bizkaiko Herri Arteko pilota txapelketatik kanporatu dituzte Mallabia eta Atxondo. Beraz, ez da Durangaldeko ordezkaririk heldu final laurdenetara.

 

Atxondok lan handia eman zizkion Arrankudiagari. Hiruna partidu irabazi zituen herri bakoitzak eta tanto kopuruan izandako aldeagatik sailkatu zen Arrankudiaga. Mallabiak, aldiz, kadeteetako partidua bakarrik irabazi zion Zornotzari.

 

Bestalde, zesta modalitateari dagokion finala jokatuko dute Markinak eta Berriatuak, zapatuan, 11:00etan,  Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!