Durangaldeko abeslariak Bizkaiko kantarien finalera

Anboto 2012ko eka. 3a, 09:08

Herrialde osoko 31 talde eta bakarlari ariko dira Bilbon

Herrialde osoko 31 talde eta bakarlari ariko dira Bilbon.

 

Guztira, 31 talde eta bakarlarik kantatuko dute Euskal Kantu txapelketaren Bizkaiko finalean: gaur, 12:30ean, BBKren Bilboko aretoan. Durango, Atxondo, Abadiño eta Mallabiako parte-hartzaileek kantatuko dute.

 

Durangaldekoekin batera, maiatzean zehar Durangon eta Bizkaiko beste herri batzuetan jokatu zituzten kanporaketetan sailkaturiko taldeek kantatuko dute domekako finalean. Euskal Kantuzaleen elkarteak antolatu du Kantu txapelketa.

 

Talde onenak hautatzeko lehian, Durangaldeko Geu Be, Bi Gehi Bi, Xaramel taldeak ariko dira, eta hirukote bat ere bai, Iraitz Udabek, eta Iraia eta Irantzu Rojo ahizpek osatutakoa.  

 

Bakarlarien eta bikoteen sailetan ere kantatuko dute Durangaldekoek. Besteak beste, Markina, Balmaseda, Barakaldo, Sodupe edo Bermeoko abeslariak izango dituzte lehiakide, Euskal Herriko finalera sailkatzeko lehian.
Ekainaren 16an, Donostiako Antzoki zaharrean izango da Euskal Herriko final nagusia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!