'Gazta zati bat' ikusgai bigarrenez, Plateruenean

Anboto 2012ko eka. 2a, 09:05

Ekainaren 8an emango dute Jon Maiaren dokumentala

Ekainaren 8an emango dute Jon Maiaren dokumentala. 

 

Maiatzean egin zuten emanaldiaren arrakasta ikusita, eta hartara bertaratu ez zirenei beste aukera bat eskaintzeko,  berriro emango dute Gazta zati bat, ekainaren 8an, 22:00etan, Plateruenea kafe antzokira.

Datozen egunetan baina, beste aukera bat ere izango da Durangaldean Jon Maia bertsolariak zuzendu duen dokumentala ikusteko. Ekainaren 3an emango dute Elorrioko Arriola antzokian. Jon Maia zuzendaria gonbidatuko dute emanaldi horretara, gainera.

 

Euskal Herria eta Eskozia  paisajeak, eta Nazioen Munduaren ibilbidea dira filmaren ardatz nagusia, Maiaren berbetan. “Inork aro aldaketarik zetorrela ikusten ez zuenean, desberdin pentsatzen zuen jendearen artean autodeterminazio eskubidea lantzen hasi ziren Idiazabalen”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!