Durangaldeko partaide bi saritu dituzte Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallyan

Anboto 2012ko mai. 29a, 08:59

Zapatuan eman zuten amaitutzat Topagunea euskara elkarteen federazioak antolatzen duen Kameratoia lehiaketa. Judit Fernandez zaldibartarrak eta Ander Lauzirika iurretarrak euren taldeekin aurkezturiko lanek saria jaso zuten

Zapatuan eman zuten amaitutzat Topagunea euskara elkarteen federazioak antolatzen duen Kameratoia lehiaketa. Judit Fernandez zaldibartarrak eta Ander Lauzirika iurretarrak euren taldeekin aurkezturiko lanek saria jaso zuten.

 

Zapatuan, Gernikan egin zuten sari banaketa ekitaldia. Xirimiri taldean kameralari eta gidoilari lanetan jardun zuen Judit Fernandez zaldibartarraren eta taldekidearen film laburrari eman zion epaimahaiak lehenengo saria.

 

\'Goitik behera\' gaiaren inguruko ikus-entzunezko lana aurkeztu behar zuten parte hartzaileek. Ondoezik izena du Judit Fernandezen taldearen 7:47 minutuko iraupeneko lana, eta 1.500 eurokoa lehiaketaren lehenengo saria.

 

Hirugarren saria jaso du bestalde, taldean Ander Lauzirika iurretarra daukan Koproskilos eta Unai taldeak. Zuhaitzaren eguna izena du Lauzirikaren taldearen lanak, eta hirugarren saria jaso du Topaguneak antolatu duen ikus-entzunezkoen rallyan.

 

 

Kameratoia lehiaketaren zortzigarren edizioa izan da Gernikakoa, eta 40 gaztek hartu dute bertan parte. Bost egunetan 3tik 8 minutura arteko ikus-entzunezko lana aurkeztu behar izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!