Bertso idatzien lehiaketako hainbat sari Durangaldera

Anboto 2012ko mai. 24a, 09:08

Gernikan jokatu zuten Bertso idatzien txapelketaren finala

Gernikan jokatu zuten Bertso idatzien txapelketaren finala.

 

Durangaldeko hainbat bertsolari gazte saritu dituzte Bertso Idatzien Bizkaiko Eskolarteko txapelketan. Gernikako Seber Altube ikastolan  izan zen txapelketaren finala, joan zen barikuan, eta 144 entzuleren aurrean jardun zuten bertsolariek. Sei izan ziren eskualdeko sarituak: Abadiñoko Aitor Bizkarra, Itxaro Juaristi, eta Bittor eta Txaber Altube; Durangoko Xabier Olaskoaga; eta Garoa Angiozar berriztarra.

 

DBHko bigarren eta hirugarren mailetan saritu zituzten Aitor Bizkarra eta Itxaro Juaristi; Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako sailean saritu zuten Bittor Altube; DBHko bigarren mailako lehenengo eta bigarren sariak jaso zituzten Garoa Angiozarrek eta Txaber Altubek; eta laugarren mailakoen atalean hirugarren geratu zen Xabier Olaskoaga.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!