Oihana Azkorbebeitiak bosgarren amaitu du Zegama-Aizkorri lasterketa

Anboto 2012ko mai. 21a, 14:22

Lasterketa horretan bere aurreko markarik onena minutu batean jaitsi zuen abadiñarrak.

Lasterketa horretan bere aurreko markarik onena minutu batean jaitsi zuen abadiñarrak.


Zegama-Aizkorri mendi lasterketa ezagun eta gogorreko maldetan indartsu aritu zen Oihana Azkorbebeitia \"\"abadiñarra. Adierazi duenez, eguneko lehenengo poza eguraldi iragarpenak eman zion. Hotzagaz eta baldintza gogorretan hobeto errenditu izan du beti: “Euria eta hotza egingo zituela jakiteak gehiago motibatu ninduen”. Lasterketa erregularra egin zuen, eta beti bosgarren postuaren bueltan ibili zen. Zati batean gerora bigarren amaituko zuen Nuria Picasekin ere ibili zen. Aizkorri gainean elurra egin zien eta jaitsiera kontuz egin beharrekoa zen. Orduan utzi zuen atzean Picasek Azkorbebeitia.


Lasterketagaz “asko gozatu” duela dio eta zeramatzan helburuak “ehuneko ehunean” bete zituela: “Iaz ezin izan nuen lasterketa amaitu eta aurten gutxienez amaitzea nuen helburu. Hori lortu dut eta gainera lasterketa honetako nire inoizko markarik onena minutu batean jaitsi dut. Oso pozik nago”.


Ekainaren 2an Hiru Handiak lehiatuko ditu eta lasterketa horrakin amaitutzat emango du denboraldia.


Ariznabarreta 17. sailkatu zen


Oier Ariznabarreta durangarrak indartsu hasi zuen lasterketa eta onenekin ibili zen kilometro askotan. Laugarren zihoala hanketan izandako kalanbreengatik amaitu zuen 17. postuan.


Lasterkataren aurreko egun bietan ez zuen entrenatu eta hasieran “fresko” aurkitu zela dio. Bera hasi zen taldean erritmoa ezartzen eta 20 bat korrikalariko taldea osatu zen lasterrera. Otzaurtetik lehenengo postuan igaro zen Kilian Jornet eta Luis Alberto Hernandorekin batera, besteak beste.


Aizkorrin gora zein handik behera onenekin jarraitu zuen, baina ondoren sufritzea egokitu zitzaion: “Fisikoki ondo aurkitzen nintzen, baina hanketan kalanbreak izan nituen eta une batzuetan geratu egin behar izan nuen hankak luzatzeko”. Ondorioz, hainbat korrikalarik gainditu zuten eta 17. amaitu zuen.

 

Gizonetan Kilian Jornetek irabazi zuen lasterketa eta emakumeetan Oihana Kortazarrek.

 

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENAK

GIZONEZKOEN SAILKAPENAK

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!