2010ean Espainiako saria jaso zuen obra Durangaldeko hiru aretotan antzeztuko dute

Anboto 2012ko mai. 10a, 08:46

Zornotza, Elorrio eta Durangoko antzokiek elkarlanean ekarri dute La Zaranda taldearen \'Nadie lo quiere creer\'

Zornotza, Elorrio eta Durangoko antzokiek elkarlanean ekarri dute La Zaranda taldearen ‘Nadie lo quiere creer’.

 

Espainiako antzerkigintzaren 2010eko saria jaso zuen Nadie lo quiere creer. La patria de los espectros obra ikusteko aukera egon da Zornotzan, eta egongo da Durangon eta Elorrion, datozen egunetan.

 

Izan ere, Zornotza Aretoan gaur eskainiko zuten antzezlana. Elorrioko Arriolan barikua eskainiko dute, eta Durangoko San Agustinen zapatuan izango dira. Bata zein bestea, 20:00etarako programatu dute antolatzaileek.

 

Hiru kulturguneok elkartzen dituen 3K taldeak gonbidatu du La Zaranda Andaluziako taldea Durangaldera.

 

“Iraganak elkarren kontra egitera daramatzan hiru lagun dira lanaren protagonistak, gaixotasunak zatitu eta ahulduta dituztenak”. Horrela laburbiltzen dute obra, aurkezpen orrian.

 

\"\"

 

Cadizen sortutako taldea da La Zaranda. Hiru hamarkada daroatzate antzerkigintza independentearen arloan lanean, eta Espainiatik kanpo ere harrera beroa izan dute euren sorkuntzek. Ikuslegoa gogoeta egitera bultzatu guran eta ezarritako formak iraultzeko helburuagaz jardun izan dute La Zaranda konpainiakoek urte hauetan guztietan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!