Domekan, etxean lortutako abantaila defendatu beharko du Basaurin (2-1). Durangok, Iurretak eta Berrizek aldapa gora dituzte kanporaketak.
Bizkaiko Herri Arteko txapelketako bigarren kanporaketa aldapa gora dute Durangaldeko ordezkari gehienek. Joaneko neurketetan Mallabiak bakarrik lortu zuen abantaila kadeteetako (22-8) eta nagusietako (22-4) partiduak irabazita. Gazteen mailan 22-1 galdu zuten. Emaitzetan ikusten den aldea ikusita, Mallabiak aurrera egiteko aukera handiak ditu.
Durangok, Iurretak eta Berrizek lan zailak dituzte. Hiru herriek 2-1 galdu zuten joanekoan. Iurretak du aurrera egiteko aukera gehien, gazteen mailan galdutako neurketan 19 tanto egin zituelako.
Zestako modalitatean, Durangok Gernikaren aurka jokatuko du zapatuan, 18:30ean, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan.
JOANEKO EMAITZAK
Mallabia-Basauri (2-1)
Kadeteak: 22-8
Gazteak: 1-22
Nagusiak: 22-4
Dima-Iurreta (1-2)
Kadeteak: 5-22
Gazteak: 22-19
Nagusiak: 22-7
Berriz-Ortuella (1-2)
Kadeteak: 6-22
Gazteak: 3-22
Nagusiak: 22-10
Durango-Sestao (1-2)
Kadeteak: 8-22
Gazteak: 0-22
Nagusiak: 22-6
ITZULIKO NEURKETAK
Basauri-Mallabia
Domekan, 10:00etan, Basauriko pilotalekuan
Iurreta-Dima
Barikuan, 19:30ean, Iurretako pilotalekuan
Ortuella-Berriz
Domekan, 11:00etan, Ortuellako pilotalekuan
Sestao-Durango
Zapatuan, 11:00etan, Sestaoko pilotalekuan