Europa Leagueko finala hurreratzen doan heinean, ilusioa eta urduritasuna maila berean ari dira hazten. Gehienek etxe inguruan eta lagunartean biziko dute finala, baina Durangaldea ondo ordezkatuta egongo da Bukaresteko (Errumania) futbol zelaiko harmailetan. Hona hemen, finala bertatik bertara ikustera joango diren zaleen iritziak eta esperantzak.
- Iñigo Landaburu-Durango
Kiniela: 1-3
"Athleticek aukera guztiak ditu Buraceresten irabazteko. Manchester eta Shalkeri irabazi eta gero finalean ere garaipena eskuratzea itxaroten dugu Athletic zale guztiok".
Ane Abalanzategi-Durango
Kiniela: 1-2
"Gabarra itxaroten dut maiatzaren 26an Bilbotik zehar, zergaitik ez. Athleticeko jokalariak gazteak diren arren, joko ona egiten dabiltza eta irabazteko aukera asko dituzte".
- Alex Gallastegi-Abadiño
Kiniela: 1-3
"Aurrean izango dugun taldeak kalitate handia izan arren, Athleticek bere neurria ematen badu. edozein talde garaitzeko ahalmena dauka. Aupa Athletick!".
- Iñigo Lasuen- Abadiño
Kiniela: 1-2
"Partidu gaitza izango da, baina aukera asko ditugu irabazteko. Athletic zaleok denboraldi hau inoiz baino poztasun handiagoagaz bizitzen ari gara."
- Koldo Zarate-Durango
Kiniela: 1-2
"Lisboako Sportingen kontrako finalerdian inoiz baino urduriago egon nintzen. Finala bizitzan behin bakarrik pasatu ahal da, eta tituluari ezin diogu eskapatzen utzi".
- Asier Bilbao-Durango
Kiniela:1-2
"Edinburgon (Eskozia) ingelera ikasten nabil eta bertatik joango naiz partidura. Nire ustez Toquerok sartuko ditu gol biak. Bigarrena, 96. minutuan eta eskuagaz, jokoz kanpo dagoela".
- Enrike Jauregi-Atxondo
Kiniela: 1-3
"Lehengusuaren sarreragaz noa Bukarestera. Madrilera ere joateko asmoa daukat. Gatxa da, baina irabaziko dugulakoan nago. Gabarra irtengo da Bilbotik zehar eta itzela izango da!
Antxon Gallastegi-Durango
Kiniela: 0-2
"Lehengusuak deitu zidan sarrera bat libre zuela esanez eta, birritan pentsatu barik, Bukarestera noa. Bidaia hori guztia egiteko prest egonda, irabaztea itxaroten dut".