Berriz jaitsi egin da eta Zaldua zein Elorrio estu dabiltza

Anboto 2012ko mai. 4a, 08:45

Berrizek maila galdu du eta Lehenengo maila erregionalean ariko da datorren denboraldian

Berrizek maila galdu du eta Lehenengo maila erregionalean ariko da datorren denboraldian.

 

Urte osoan zehar atzean ibili dira, salbaziotik nahiko urrun, eta honezkero onartua zeukatela adierazi du Agustin Alkorta entrenatzaileak. Beraz, azken urte bietan jaitsi egin da Berriz: Ohorezko mailatik, Lehen erregionalera.

 

Maila berean, Zaldua ez jaisteko borrokan murgilduta dago. Orain hiru puntura du salbazioa. Hurrengo partidu biak sailkapeneko goialdean dabiltzan Loiu eta Padura taldeen kontrakoak dituzte. Azkenengo neurketa biak, aldiz, arerio zuzenen aurkakoak izango dira: Otxarkoaga kanpoan eta Ugao etxean.

 

Maila bat gorago, Elorriok hurrago du salbazioa Somorrostro hirugarren sailkatua 2-0 menderatu ostean. Orain sei puntura dute jaitsiera. Gaur lasaiago bisitatuko dute Deusto liderraren zelaia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!