Maiatzaren 11n kantatuko dute sei bertsolarik Durangaldeko saioan, eta lehenengoa zuzenean sailkatuko da.
Bizkaiko 63 bertsolarik jardun dute aurten lurraldeko eskualdeetako bertsolari txapelketan. Horietariko sei dira Durangaldekoak: Garikoitz Sarriugartek, Eñaut Uruburu Lepotxok, Gorka Lazkanok, Julen Sololuzek, Ander Salaberriak eta Peru Magdalenak jardungo dute Durangaldeko finalean. Maiatzaren 11ko Abadiñoko probalekuko saioan.
Beste zazpi eskualdeetako finalak ere maiatzean eta ekainean jokatuko dituzte: Enkarterrieak, Hego-Uribe, Arratia, Lea-Artibai, Uribe Kosta, Uribe Butroe eta Busturialdea.
Eskualdeetako final horietako txapeldunak zuzenean sailkatuko dira Bizkaiko txapelkatako kanporaketa faserako, eta puntuazioaren arabera sailkatuko dira gainontzeko bertsolariak (guztira, 30).
Eguaztenean aurkeztu zuten txapelketa, Bilbon. Besteak beste, txapelketa internet bidez jarraitzeko aukera eskainiko dutela iragarri zuten antolatzaileek. Saioei buruzko informazioa, www.bizkaikotxapelketa.biz webegunean eskainiko dute.
Bertsozaleen parte-hartzerako, Plaza izeneko bloga sortu dute webgune horren baitan: gura duenak bideoak, bertsoak, argazkiak, etabar argitaratzeko aukera izango du blog horretan. Sare sozialetan ere egin ahalko da txapelketaren jarraipena.
Bertso-eskolek urtean zehar egindako lana zabaltzeko eta eskolatik plazara salto egiteko asmoagaz jardungo dute.