Madrilen (Espainia) jokatu zen Nazioarteko Rugby Torneoan parte hartu dute Durango eta Elorrioko errugbi eskolako gaztetxoek. Hainbat mailatan taldea osatzeko joan dira elkarregaz.
Errugbia, elkabizitza eta giro ona izan dira nagusi asteburua iraun duen torneoan. Sukia Rugby Eskolako eta Elorrioko Rugby Eskolako sei eta 15 urte bitarteko 80 gaztetxo joan dira Madrilera, eta Espainia, Irlanda, Portugal eta Frantziako hainbat taldegaz lehiatzeko aukera izan dute. Europan gaztetxoen errugbiaren erreferente den torneo horretan, guztira, 1.000 neska-mutil baino gehiagok jardun dute. Zapatu eta domeka goizean jokatu ziren errugbi partidoak; zapatu, arratsaldean, rangoko sub-16 mailako Durangoko taldeak Cisneros klubaren aurka partidoa jokatu zuten.
Gonbidapen bitartez parte hartu daiteke dagoeneko sei urtez antolatutako torneoan. Sukia Rugby Eskolak azken bost urtean parte hartu du, Durango Rugby Taldearentzan ahalegin ekonomiko "garrantzitsua" izan arren. Hala ere, diotenez, "formazio mailan dauden eta, etorkizunean, Duran go rugby Taldeko kidea izango daitezken neska-mutiletan inbertidu behar da. Beti ere, aurkariarekiko eta arbitroarekiko errespetua, talde-identifikazioa eta joku garbiaren defentsa landuz".