Durangok sei partidutik bost irabazi ditu. Berrizek tanto kopuruan lortutako aldeagatik egin du aurrera.
Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketa behe-behetik hasi dute Durangok eta Berrizek, eta biek lortu dute aurrera egitea. Ostiralean Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan jokatutako itzuliko jardunaldian Durangok 2-1 menderatu zuen Etxebarri. Kadeteetan 22-14 irabazi zuten; gazteetan Etxebarrik ez zuen bikoterik aurkeztu eta, ondorioz, 22-0 izan zen emaitza. Nagusietan, kanporaketako partidurik orekatuenean, 20-22 galdu zuten. Orain asteburu bi Etxebarrin partidu denak irabazi zituztenez, aurrera egin du Durangok. Datorren asteburuan Sestao izango dute arerio.
Berrizek tanto kopuruan lortutako aldeagatik kanporatu du Bilbao. Joanekoan hiru partidutik bi irabazi zituzten eta ostiralean Berrizen izandako itzuliko neurketetan 2-1 galdu zuten. Kadeteetan ozta-ozta gailendu zitzaien Bilbao (20-22); gazteetan 3-22 galdu zuten eta nagusietan etorri zen Berrizen garaipen erabakiorra (22-1). Datorren asteburuan Ortuella izango dute aurrez aurre.
Mallabia eta Iurreta ere asteburu honetan sartuko dira txapelketan. Mallabiak Basauri izango du aurkari eta Iurretak Dima.
Lehenengo kanporaketan Lemoa, Basauri, Muskiz, Dima, Lezama eta Bermeok ere aurrera egin dute.
Durangaldeko herrien gaineko informazioa