Elorriok maila segurtatu ahal du, Iurretakori irabazten badio

Anboto 2012ko api. 21a, 09:56

Gaur derbia jokatuko dute, Arripausuetan

Gaur derbia jokatuko dute, Arripausuetan.

 

Liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan, estuasunetatik nahikoa aparte dabiltzan Iurretakok eta Elorriok derbia jokatuko dute Arripausuetan. Inork izatekoetan, Elorriok du hiru puntuen behar handiagoa. Taldea jaitsiera postuetatik zortzi puntura dago eta, derbiko hiru puntuak eskuratuz gero, etxeko lanak ia eginda izango dituzte. Iaz erregionaleko Bigarren mailatik Lehenengo mailara igo ziren, eta aurten mailan geratzea dute helburu. Dena dela, kostatzen ari zaie maila segurtatzea; azken 11 partiduetan hiru puntu bakarrik batu dituzte.

 

Iurretako sailkapenaren erdian dago, eta jokoan partidua irabaztearen ohorea baino ez dauka. Azken bost partiduetatik hiru irabazi dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!