Herriartekoan Durango eta Berriz, ondo

Anboto 2012ko api. 19a, 09:52

Pilotan, Durangok eta Berrizek indartsu hasi dute XLIII. Bizkaiko Herriarteko Txapelketa

Pilotan, Durangok eta Berrizek indartsu hasi dute XLIII. Bizkaiko Herriarteko Txapelketa.

 

Joaneko jardunaldian Durangok  hiru partiduak irabazi zizkion Etxebarriri; Berrizek ere bere aldera ekarri zuen kanporaketa, Bilbo 2-1 menderatu ondoren. Asteburuan bueltako neurketak jokatuko dituzte.

 

Mallabiak eta Iurretak hurrengo kanporaketan ekingo diote txapelketari. Iaz Atxondo izan zen Durangaldeko ordezkaririk onena eta final zortzirenetan sartuko da lehiara.

 

Zestan Durango da eskualdeko ordezkari bakarra. Lehen kanporaketan Gernika dute arerio. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!