Munduko bost herrialdetako ipuinak, hiru herritan

Anboto 2012ko api. 17a, 08:02

Durangon, Elorrion eta Berrizen. Hiru herri horietara munduko bost herrialdetako ipuinak ekarriko dituzte aste amaieran. Kolonbia, Frantzia, Kuba eta Haitiko kontalariak etorriko dira, Munduko Ipuin Kontalariaen jaialdira

Durangon, Elorrion eta Berrizen. Hiru herri horietara munduko bost herrialdetako ipuinak ekarriko dituzte aste amaieran. Kolonbia, Frantzia, Kuba eta Haitiko kontalariak etorriko dira, Munduko Ipuin Kontalariaen jaialdira.

 

Beatriz Egizabal euskaldunak eta Carolina Rueda kolonbiarrak jardungo dute apirilaren 19an, 20:00etan, Berrizko kultur etxean. Apirilaren 20an, berriz, Durangoko Udal Liburutegian (20:00etan) eta Elorrioko Ateneoan (22:00etan) izango dira beste bi saio.

 

Hamaikagarren urtez antolatu dute jaialdia, eta helburua,  munduko kulturen ahozko transmisioaren abesrastasuna ezagutzera ematea da, ipuinen eta kontalarien bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!