Martxoaren 23an, Lea Artibaiko bertsolariekin kantatu zuten Durangaldeko sei bertsolariek Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finalean. Beste taldeak baino 39 puntu gehiago batu zituen Durangaldeak.
Epaimahaikoen berbetan, "goi mailako saioa" osatu zuten Durangaldeko eta Lea Artibaiko bertsolari gazteek, joan zen barikuan, Bilboko Kafe Antzokian. Guztira, 421 puntu batu zituzten Durangaldeko taldeko Txaber Altube, Igor Uruburu, Ane Alegria, Aitor Bizkarra, Julen Sololuze, eta Eñaut Uruburuk; eta 382 Lea Artibaiko bertsolariek.
Sariketa honen 20 edizietan hartu du Durangaldeko taldeak parte, eta hirugarren aldia da Durangaldeko bertsolariek jantzi dutena txapela.
Gainera, sariketan zehar "bizkaiera egokien" erabili duenaren saria Txaber Altube abadiñarrari eman zioten Bilboko Kafe Antzokiko finalean.