Durangaldeko bertsolariak nagusi, 2. kanporaketan

Anboto 2012ko mar. 8a, 13:00
405.5 puntu batu zituen Durangaldeko seikoteak; Arratiako bertsolariek, aldiz, 393

405.5 puntu batu zituen Durangaldeko seikoteak; Arratiako bertsolariek, aldiz, 393.

 

Martitzenean, Igorreko kultur aretoan jardun zuten Durangaldeko eta Arratiako seina bertsolari gaztek,  BBK Bertsolari Gazteen Sariketako bigarren kanporaketan. Durangaldeko seikoteak jaso zuen epaimahaiaren puntuaziorik handiena: 405.5 puntu. 

 

Martxoaren 6an jokatu zen, eta 200 ikasle inguru batu ziren, martxoaren 6an, saioa bertatik bertara jarraitzeko. Epaimahaiaren 405.5 puntu batuta, finalaurrekoan aritzeko txartela eskuratu zuen Durangaldeko taldeak.

 

Hamazortzi urte artekoen sailean, 181 puntu batu zituzten Durangaldeko bertsolariek, Txaber Altubek, Igor Uruburuk eta Ane Alegriak. Arratiakoek, ostera, 175 lortu zituzten, Ander Gerrikaetxeberria, Aitor Asua eta Malen

 

Durangaldeko Aitor Bizkarrak, Julen Sololuzek eta Eñaut Urubuk 224.5 puntu jaso zituzten hemeretzi eta hogeita lau urtekoen sailean; eta Arratiako Irati Bernaolak, Irati Astondoak eta Illart Gumuziok 218.5. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!