Iñigo Lariz Euskal Herriko mendi eskiko txapeldun

Anboto 2012ko ots. 22a, 11:16

Javier Tirapugaz lehia estua izan zuen Mugarra triatloi taldeko elgoibartarrak

Javier Tirapugaz lehia estua izan zuen Mugarra triatloi taldeko elgoibartarrak.

 

Euskal Herriko Mendi Eskiko Banakako Txapelketa irabazi berri du Mugarra triatloi taldean ari den Iñigo Larizek. Frantzian, Luchonen, lehiatutako txapleketan seigarren amaitu zuen, baina bera izan zen lehen euskalduna.

 

Arerio nagusi bi izan zituen elgoibartarrak: zero azpiko 14 graduko tenperatura eta Javier Tirapu nafarra. Lehenengoak ez zuen erremediorik, eta bigarrenagaz lehia estua mantendu zuen. Eroriko baten ondorioz, Tirapuk aldea atera zion; ondoren nafarra izan zen erori zena, Larizek aurrea hartu ziolarik.

 

Orain, Euskadiko Kopa du begiz jota Larizek. Orain arteko hiru lasterketetan bigarren postu bat (Antxon Bandres memorialean) eta Luchoneko lehenengoa postua ditu. Martxoko bigarren asteburuan Europako Mendietan jokatuko den azken proban berea ematen badu, aurreko postuetan izango da. 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!