Durangaldeko Pilota Txapelketan B mailako finalak jokatu zituzten joan zen asteburuan, eta, orain hiru asteburu A mailako finaletan gertatu zen moduan, Atxondo eta Zaldibar izan ziren dominatzaile nagusiak, Mallabiagaz batera.
Gaztetxoen mailan Zaldibarrek 18-8 menderatu zuen Elorrio. Ondorioz, A mailan eskuratutako txapelak gehituta, Zadibarrek lau txapel irabazi ditu Durangaldeko txapelketan. Kimuetan Atxondok jantzi zuen txapela, eta guztira hiru irabazi ditu.
Gazte aurreko mailan, berriz, Mallabia 3k jantzi zuen txapela. Mallabiko talde bi heldu ziren final horretara.